Zapatilak jantzi, kalera irten eta korrika hasten zara… eta bost minuturen buruan airea falta zaizula sumatzen duzu. Ezaguna egiten zaizu? 

Erraza da zergatia azaltzea: agian ez duzu behar bezala arnasten. Arnasa hartzea eta botatzea berez egiten dugula iruditu arren, ondo arnastea ez da dirudien bezain erraza; bereziki kirola egiten ari zarenean, erresistentzia hobetu nahi duzunean eta garaiz aurretik nekatu gabe gero eta urrunago iritsi nahi duzunean.

Baina baditugu berri onak! Korrika egitean arnasteko teknika ikas daiteke. Nahikoa da entrenamenduetan aholku erabilgarri batzuk praktikan jartzea, teknika pixkanaka hobetzeko.  

 

Nola arnastu dagoeneko esperientziaren bat badut?

 

Aspalditik korrika egiten baduzu eta arnasketa hobetu nahi baduzu, aholku hauek airea modu eraginkorragoan hartzen eta muskuluetara oxigeno gehiago iristen lagunduko dizute:

 

  • Ahalegin handia egiten ari bazara, hartu arnasa ahotik. Sudurretik bakarrik arnastean behar adina aire ez hartzea gerta daiteke, eta buruko mina ere ager daiteke. Utzi sudurretik arnastea beroketarako, lasaitze-faserako eta luzaketetarako.

 

  • Praktikatu arnasketa osoa. Egunerokoan bularraren goiko aldea bakarrik zabaltzen duen arnasketa erabiltzen dugu sarritan (arnasketa torazikoa). Aire gehiago hartzeko, ordea, diafragmaren bidezko arnasketarekin uztartu behar duzu: sabelaldea puztuta arnastean diafragma beherantz mugitzen da, eta birikak gehiago bete daitezke. Agian praktika pixka bat beharko duzu, baina bi arnasketa motak batera egitean (arnasketa osoa) aire gehiago hartzeko gai izango zara.

Kirol-bularretakoak ez dizu aire sakon hartzea eragotzi behar.

  • Arnastu erritmo egokian. Entrenamendu gogor batean, bi urratsetan arnasa hartzea eta beste bitan botatzea izan daiteke erritmo aproposa. Nahikoa ez bada, saiatu urrats batean arnasa hartzen eta bitan botatzen. Aukeratzen duzuna aukeratuta, mantendu erritmo erregularra, arnasketa etena izan ez dadin.

 

  • Mantendu jarrera egokia korrika egitean. Bizkarra zuzen, bularra aurrera eta begirada aurrean badituzu, birikak errazago beteko dira gorputza makurtuta badaramazu baino.

 

  • Kirol-bularretakoa erosterakoan, ziurtatu arnasa sakon hartzean ez zaituela estutzen. Uhalak min egiten badizu, aukeratu beste neurri bat; bestela, entrenamenduan behar duzun airea hartzea oztopatuko dizu.

 

Ikusten duzunez, sasoia hartzeko eta korrika egiten duzun bitarteangero eta hobeto arnasten ikasteko, entrenamenduetan ohitura erraz batzuk hartzea eta arnasketa osoa praktikatzea besterik ez duzu behar. Garrantzitsuena ez da lehenengoan dena primeran egitearekin itsutzea: jarraitutasuna eta ahalegina izango dira zure aliaturik onenak, benetako profesional batek bezala arnasteko. 😉

 

¡Descárgate la app de Gazella y accede a contenido premium!
descarga gazella app en Google Play
descarga gazella app en la App Store de Apple
Si te gusta el contenido de Gazella ¡Descárgate la app!
descarga gazella app en Google Play
descarga gazella app en la App Store de Apple