Kaltegabea dirudien arren, korrika egiteak higadura handia eragiten dio gorputzari: mugimendu bera milaka aldiz errepikatzen dugu gainazal gogor baten kontra. Horregatik, oso garrantzitsua da zapatilak egoera onean izatea mina eta lesioak prebenitzeko eta goizero korrika egitera irtetea ahalik eta atseginena izan dadin.

Ados. Baina nola jakin hainbeste gustatzen zaizkizun zapatila horiei behin betiko agur esateko ordua iritsi dela ? Gazella guztiei noizbait sortzen zaigun galdera horietako bat da. Gaur, beraz, zenbait pista emango dizkizugu zalantzak argitzeko.

Zenbat irauten dute benetan zapatilek?

 Goazen harira. Oro har, zapatila pare batek 600 eta 800 kilometro artean irauten du, erabileraren eta zaintzaren arabera. 800 kilometro gaindituta, ia ezinbestekoa da zapatilak erretiratzea, lesioak saihesteko. Izan ere, kilometroren kopuru hori egin ondoren, moteltze-gaitasuna nabarmen murriztua egon daiteke.

Horrela ikusita, erraza dirudi. Baina, zapata pare bakoitzarekin egindako kilometroak apuntatzen ez baditugu, zer? Nola jakin 600 kilometro gainditu ditugula? Astean zenbat kilometro egiten dituzun kalkulatu eta erabiltzen hasi zinenetik igarotako aste kopuruarekin biderka dezakezu, baina metodo hori gutxi gorabeherakoa da eta ez oso zehatza.

 

Zapatilak aldatzeko garaia dela adierazten duten seinaleak

 Demagun kilometroak zenbatzea aspergarria iruditzen zaizula eta ez duzula egingo. Beste trikimailu bat dago, ez kilometro kopurua jakiteko, baina bai zapatilak oso higatuta dauden ikusteko: begiratu zolei eta erreparatu higadura handiena duten eremuei, bereziki alboei eta atzeko aldeari. Adibidez, zola albotik begiratzean pitzadura ugari eta sakonak ikusten badituzu, aldatu beharko dituzu, moteltze-sistema hondatuta egon daitekeelako.

Gainera, komeni da barne-zolen egoerari ere erreparatzea eta oso gastatuta edo hautsita dauden ikustea. Barne-zolen higadurak zapatilek kilometro gehiegi egin dituztela adieraz dezake. Atera noizean behin eta aztertu.

Eta, jakina, entzun gorputzak bidaltzen dizkizun seinaleei! Giharretako mina, kalanbreak edo gehiegizko nekea sentitzen baduzu, agian entrenamendua doitu behar duzu edo korrika egiteko zapatilak aldatzeko ordua iritsi da.

Itsasotik berreskuratutako materialekin egindako zapatilak aukera ona dira ingurumen-inpaktua murrizteko.

 Jasangarria al da zapatilak maiz aldatzea?

Jasangarritasunak guri bezainbeste kezkatzen bazaitu, artikuluaren azken zati hau interesatuko zaizu. Izan ere,  zapatila gehienek ingurumen-inpaktu nabarmena dute; material askotarikoekin egiten dira, eta horrek birziklatzea zailtzen du.

Horregatik, noizean behin aldatzea ez da planetarentzat onena. Hala ere, dena ez dago galduta, gazella! Zapatilak egoera onean izan ditzakezu ingurumena zaintzen saiatuz.  

Hori posible da, marka batzuek kalitatea galdu gabe ingurumenarekiko arduratsuagoak diren aukerak eskaintzen dituztelako; besteak beste, itsasotik berreskuratutako edo birziklatutako materialekin zapatilak egiten dituzte.

Gazella marka komertzialekiko independentea den aplikazioa da; beraz, gaur egun dauden aukerak zeure kabuz aztertzera animatzen zaitugu. ?

 

Gogoan izan: gastatutako zapatilekin korrika egiteak lesioak izateko arriskua handitu dezake. Eta hori ez dugu nahi, ezta? Agurtu zapatila zaharrak eta eman aukera bat berriei. Ez zara damutuko!

¡Descárgate la app de Gazella y accede a contenido premium!
descarga gazella app en Google Play
descarga gazella app en la App Store de Apple
Si te gusta el contenido de Gazella ¡Descárgate la app!
descarga gazella app en Google Play
descarga gazella app en la App Store de Apple