Korrika egitean gehien gustatzen zaizuna aurpegian haizea sentitzea, naturaz gozatzea edo paisaia aldatuz burua argitzea bada, baliteke artikulu hau zuretzat ez izatea. Baina entrenatzera irteteko batzuetan nagia izaten duten gazelletako bat bazara, edo euri tanta batzuk ikusi orduko atzera egiten baduzu, zintan korrika egitearen abantaila ugariak ezagutzea primeran etorriko zaizu.

Beti zintan entrenatu nahi baduzu nahiz noizean behin bakarrik erabili, makina horretan korrika egitearen onurak ezagutzeak motibatuta jarraitzen lagunduko dizu. Beraz, gogoan hartu zintan korrika egitearen lau abantaila hauek entrenamendu bat saltatzeko gogoa duzunean gogora ekartzeko. Aurrerapen bat: bigarrena eta azkena gustatuko zaizkizu. 😉 Goazen!

 

Zure entrenamendua ez da eguraldiaren mende egongo

«Euria ari du; horrela ezin naiz entrenatzera irten». Korrika egiteko zinta aukeratzen baduzu, esaldi hori zure hiztegitik ezaba dezakezu. Negu oso hotzak edo euritsuak izaten diren leku batean bizi bazara, zintan korrika egitea aukera bikaina da entrenamendu bakoitzean burutik oinetara bustita edo izoztuta ez amaitzeko. Gainera, barruan korrika egiteko aukera baduzu, eguraldi txarrerako ekipamendu berezia erostea saihestu dezakezu.

Aitzitik, lasterketa bat prestatzen ari bazara, kontuan izan lehiaketaren egunean ezingo duzula eguraldia kontrolatu. Horregatik, aurrez euri arinarekin, haizearekin edo hotzarekin entrenatu izanak fisikoki eta psikologikoki lagun diezazuke eguraldi txarrari aurre egiten.

Zintan korrika eginda, lurzoruaren malda kontrola dezakegu, eta beti gainazal zertxobait bigun baten gainean ari garela ziurtatu.

Zintan korrika egitea errazagoa da

Hona zinta aukeratzeko arrazoi sendoenetako bat. 😉 Baina kontuz: errazagoa izateak ez du esan nahi entrenamendu gisa balio ez duenik. Esan nahi du hainbat aldagai kontrola ditzakezula. Zintak gero eta hobeak dira eta kanpoan baino errazago korrika egitea ahalbidetzen dute, zintaren gainazala beti modu berean mugitzen baita eta urrats bakoitza egitea errazagoa egiten baitzaigu. Gainera, zintan lurzoruaren malda kontrola dezakegu, eta gainazal zertxobait bigunaren gainean korrika egiten dugula ziurtatu. Kanpoan, ordea, ez dugu beti nahi dugun orografia aurkitzen, eta zoru mota desberdinetan ibiltzen gara; batzuk, asfaltoa adibidez, gogorregiak izan daitezke eta epe luzera lesioak eragin.

 

 Erritmo jakin bati eusteko aukera ematen digu

Erritmo berdina mantentzeko ez dago zintan entrenatzea baino hoberik: guk geuk zehazten baitugu uneoro gainazala zer abiaduratan mugitu behar den. Oso lagungarria da lasterketa luze bat prestatzen ari bazara: ahalegin berezirik egin gabe erritmo egonkorrean korrika egitera ohituko zara. Kanpoan, aldiz, ohikoa da azkarregi hastea eta nekea agertzen denean moteltzea.

 

Dibertigarriagoa ere izan daiteke

Zintan entrenatzea kanpoan korrika egitea baino aspergarriagoa iruditu arren, gimnasioetako makina askok telebista dute dagoeneko, telesail bat ikusteko; edo mugikorra jartzeko lekua, musika entzuteko nahiz bideoak ikusteko, eskuan eraman beharrik gabe. Eta zinta etxean baduzu, are hobeto: hozkailuko ur freskoa eta dutxa eskura izango dituzu.

 

Ez dago gaizki, ezta? Ikusten duzunez, korrika egiteko zintak ez du zertan aspergarria izan. Aukera ona izan daiteke eguraldia lagun ez duzun egunetarako edo etxetik irten nahi ez duzunerako. Errazago entrenatzen laguntzen badizu, aitzakiak kentzen badizkizu eta asteak daramatzazun telesail hori ikusteko aukera ematen badizu, bada, aprobetxatu!

Beste abantaila bat nahi duzu? Aipatutako guztiez gain, lesio baten ondoren berriro entrenatzen hasteko aukera ona izan daiteke zintan korrika egitea. Hor utziko dugu. 😉 

 

 

 

¡Descárgate la app de Gazella y accede a contenido premium!
descarga gazella app en Google Play
descarga gazella app en la App Store de Apple
Si te gusta el contenido de Gazella ¡Descárgate la app!
descarga gazella app en Google Play
descarga gazella app en la App Store de Apple